Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

UZTAKALE: KONTZERTUA: “Aberriak eta atzerriak”.

Musika
Osteguna, 16 Uztaila 2026 – Osteguna, 16 Uztaila 2026
19:00 –

Jokin Lasa, Kaki Arkarazo, Pello Ramirez.

Denontzat

Euskal kantautore eta sortzaile esanguratsua da Jokin Lasa. 1970eko hamarkadatik ari da euskal kantagintzan lanean, besteak beste Jokin eta Josu izenarekin ezaguna. Herri memoria, identitatea eta literaturarekiko lotura estua landu izan ditu bere lanetan. Aberriak eta atzerriak bere azken proiektuan ere hiru elementu horiei heldu die; gerraurreko sei poetaren olerkietan oinarritu baita lana osatzeko: Telesforo Monzon, Lauaxeta, Orixe, I. Zaitegi, Lizardi eta P. Markiegi. Haien testuak musikatu eta zortzi abestitan bildu ditu. Zeregin horretan hiru musikari oholtza gainean: Jokin Lasa, ahotsa eta gitarra; Kaki Arkarazo, gitarrak; eta Pello Ramírez, txeloa eta akordeoiarekin, egitasmo honetako zortzi abestiekin batera 70eko hamarkadan ezagunak egin ziren Nire Herria Bezala diskoko beste hainbat emateko.