Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

BISITA BATERATUA: Mirandaolako Burdinola eta Igartubeiti Baserri Museoa: burdina, baserria eta zaporea

Bestelakoak
Larunbata, 27 Ekaina 2026 – Larunbata, 27 Ekaina 2026
11:00 – 15:00

Legazpin Mirandaolako Burdinola

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!

Ezkion Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz. Igartubeiti baserria XVI eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren erakuslea da, euskal baserriaren Urrezko Aroaren eredu.

Egun XVI. mendeko sagardo dolare handi bat martxan ikusteko aukera ematen du. Igartubeiti baserria zanpatutako sagarraren, belarraren, lehortzen jarritako larruen eta kearen usainak bereizten dute, hitz batean esanda, iraganaren lurrinak.

Bisitaria sukaldeko eta ukuiluko iluntasunean barneratuko da, eta urrats bakoitzean goitegiko egurrezko zoruak kraska nola egiten duen sumatuko du. Baina etxea hutsik dago, eta ez dago garai hori baino lehen eta ondoren jasotako gertaeren berri eman diezagukeen inor. Interpretazio Zentroak, aldiz, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia dakar gogora.

Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsak lagun, antzinako baserrien garapena eta bilakaera, bertako biztanleen bizimodua eta zereginak, euren arteko harremanak zein zituzten sinesmenak ezagutu ditzake bisitariak, eta zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, dibertitzeko zer egiten zuten eta zerk sufriarazten zituen jakin dezakete.

Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea:

Euskeraz: 11:00etan Legazpin, Mirandaolako Burdinola - 12:30ean Ezkion, Igartubeiti.

Gazteleraz: 11:00etan Ezkion, Igartubeiti - 12:30ean Legazpin Mirandaolako burdinola eta Euskal Burdinaren Museoa (Legazpi).

943 73 04 28 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. 

943 72 29 78 / Igartubeiti