Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

BISITA BATERATUA: Burdinaren bideak: Zeraingo iturburuetatik Legazpiko burdinoletara

Bestelakoak
Igandea, 07 Ekaina 2026 – Igandea, 07 Ekaina 2026
10:30 – 15:00

Zerainen Aizpeako meategiak

Burdinaren ustiapena garrantzi handiko aktibitatea izan da Euskal Herriko historian, eta konkretuki Zeraingo paisaia indar handiz markatu du burdin eta ikatzaren ustiapenak. Landa eremuko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da. Aizpeako meategietan, burdinaren mendia bezala ezaguna, burdina nola lortzen den ikusiko duzu eta galeria batean sartzeko aukera izango duzu. Meategi hauek Multzo Monumentala izendatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak

Legazpin Mirandaolako Burdinola

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!

Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea:

Euskeraz: 10:30ean Aizpeako meategietan (Zerain) - 12:30ean Mirandaolako burdinolan (Legazpi).

Gazteleraz: 11:30ean Aizpeako meategietan (Zerain)  - 13:30ean Mirandaolako burdinolan (Legazpi).

943 73 04 28 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. 

943 80 15 05 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.