Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

SAN JOAN SUA ETA ERROMERIA

Jaiak
Asteartea, 23 Ekaina 2026 – Asteartea, 23 Ekaina 2026
22:15 – 00:00

22:20: Txalaparta deia Sutan Ttakun taldearen eskutik. 

22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek.

            -Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.

-Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.

-Erromeria: Goiz Deia Txistulari taldearekin. Beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.