Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOAK DVDan. Admeto Opera

Musika
Asteazkena, 19 Azaroa 2025 – Asteazkena, 19 Azaroa 2025
18:30 –

2 zatitan eskainiko da, azaroaren 19an lehena eta azaroaren 26an bigarrena..

 

“Admeto, re di Tessaglia”, Musikako Errege-akademiarako (Londoneko egungo kontserbatorioarekin zerikusia ez duena) idatzitako hiru ekitaldiko opera da. Musika George Frideric Handel musikariarena da eta italieraz idatzitako libretoa Nicola Haymena da.

Historia, zati batean, Euripides antzerkigilearen Alcestis obran oinarritzen da. Operaren lehenengo agerraldia Londoneko Haymarket Theatre antzokian izan zen 1727ko urtarrilaren 31n. Jatorrizko aktoreen artean zeuden Faustina Bordoni Alcestisen paperean eta Francesca Cuzzoni Antigonarenean.

Azpimarragarria da Handel alemanak opera italiarrari ekarri zion aldaketa, abeslari birtuosoentzako aria bakarlarietan oinarritu zelako batik bat (ikuspegi horrekin konposatu eta kontratatzen zituen). Bere soprano izarra Francesca Cuzzoni zen eta entzuleen interesa areagotzeko, zuzendariek Italiako beste abeslari ospetsua sartzea erabaki zuten; horrela ekarri zuten Faustina Cordoni sopranoa eta operak bi emakume protagonista izango zituen eszenatokian.

“Admeto” operak arrakasta handia izan zuen lehenengo agerraldietan. Hala ere, Londoneko operetan bi prima donna egoteak bataren eta bestearen aldekoen arteko liskarrak sortu zituen; horrela, batek abesten zuenean bestearen aldekoek oihuka eta txistuka hasten ziren eta, iskanbila handia sortzen zen.