
Fabrika
Industrializazioa Euskal Herrira iritsi zenean, bizitzeko eta lan egiteko modu berriak sortu ziren. Legazpiko paper fabrika zaharrean kokatuta dagoen Fabrika museo-gunean, ibilaldia egingo dugu industrializazioan zehar, gure lurraldean eragindako aldaketa sakon hark utzi zituen ondorio sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak ezagutzeko. Euskadiko produktu eta lantegi esanguratsuenak aurkituko ditugu bertan, eta azken bi mendeetan euskaldunon izaera gehien markatu duen alderdi hori ezagutuko dugu.
Langileen etxebizitza
Langileen Etxebizitzan, lantegi berriak sortzearekin batera eraldatu egiten den herri baten historia kontatzen da. Lantegi berriekin, lan eta etorkizun hobearen bila datozen milaka familia iritsiko dira Euskal Herrira. Bisita honetan iritsi berria den langile-familia baten egunerokoan murgilduko gara. Telebistarik gabe, hozkailurik gabe, garbigailurik gabe, berogailurik gabe… apopiloak edo sukaldea erabiltzeko eskubidea duten bizilagunak batera bizi dira lantegiko maizterrekin.
Bisitak aurretik hitzordua hartuta egingo dira:
943 73 04 28 /