
Ezpata magikoaren misterioari aurre egiteko prest al zaude?
Ekintza honen bidez, haurrek burdinaren prozesu osoa ezagutuko dute, Olentzerok ekarritako ikatzetik Mirandaolako burdinolan egindako ezpata bereziaren sorrerara arte. Parte-hartzaileek pistak jarraituz eta probak gaindituz misterioak argitu beharko dituzte ezpata aurkitu nahi baldin badute. Gainera, Mirandaolako jentilak sekretu gehiago ere azalduko dizkie, amuleto bereziak eginez esperientzia ahaztezina amaitzeko.
Mirandaolako burdinola martxan
Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Ezin daiteke gehiago eskatu!
Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!
Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea
11:00 Ezpataren misterioa
11:30 Burdinola martxan
12:30 Burdinola martxan
943 73 04 28 /