Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Sorgintxulorekin Txuri-Urdinera patinatzera

SORGINTXULO taldeko monitoreek, Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, irteera antolatu dute Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregira, LHko 5. mailako gazteentzat.

NOIZ: Azaroaren 21ean, larunbata.
IRTEERA: arratsaldeko 15:45ean, S. Telleria kaleko errotondan. Autobusez joango gara.
IRITSI: arratsaldeko 20:00 / 20:30ak inguru Legazpin.
PREZIOA: 8,00 € (dirua autobusean jasoko da).
IZEN-EMATEA:

On-line galdetegia betez, QR bidez edo eskolako idazkaritzan.

Azkeneko eguna: azaroak 18 (14:00ak arte)

OHARRA: aldatzeko arropa eta merienda eramatea komeni da.
ERAMATEKOA: izanez gero, KASKOA eraman behar da (bizikletakoa, eskiatzekoa, eskalatzekoa, skatean ibiltzekoa,….) baita eskularruak ere.
EZIN DA ERAMAN: dirua, eskuko telefonoa, mp3, psp, ….. edo horrelakorik.