
Aurtengoan gainera bigarrenez, Eneko Gutierrez legazpiar magoak, galen kudeatzaileak, asteburu osoko jaialdia proposatuko digu, 2. Magia Jiji-Jaja Jaialdia, larunbat eta igandeetako ekitaldiak herriko beste eragile batzuekin elkarlanean bideratuz.
Eguneko egitaraua:
12:00: TALENTU BERRIEN GALA: Telmo Peños, Ruban Bravo, Yeray, Oier Agirresarobe eta Alex de la Morena. Ilinti merkatari elkatearekin batera. Zozketak eta jolasak egongo dira.
15:00-17:00: Jon Zabal MENTALISTAREN HITZALDIA. (Magoentzat gomendatua). Sarrera arrunta 25€. Legazpiko Gaztetxean
19:00-21:00: MAGIA POTEOA Kukue, Giroa, Ibai-ondo, Katilu, Karibe Berri, Karibe Zaharra, Gurrutxaga, Oilarra, Elizondo eta Xarport tabernetan.
23:00: MAGIA GALA BIHURRIA Legazpiko Gaztetxean. Sarrera: 3€