Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

IKUS ENTZUNEZKOA: “Ombuaren itzala”

Zinea / Ikusentzunezkoa
Latxartegi Aretoa
Osteguna, 17 Iraila 2026
19:00 – 21:00
Doan

Patxi Bisquert zuzendariaren Ombuaren itzala (Euskal Herria) filmak Pello Mari Otañoren bizitza dakarkigu. Emanaldi euskaraz izango da eta zuzendaria bertan izango da

Sinopsia:

Pello Mari Otaño poeta eta bertsolariak zerbitzu militarra egin nahi ez zuelako egin zuen ihes Argentinara lehenengoz. 33 urterekin gaixotu eta Gipuzkoara itzuli zen. Madalen Alberdi ezagutu, ezkondu eta Donostian finkatu ziren. Hainbat literatur lehiaketatan parte hartu eta bere konposizio poetikoengatik nabarmendu zen. Ezin zuenez bere familia eta izaera politikoa –liberal errepublikano eta foruzalea– mantendu, Argentinara itzuli zen azken aldiz emaztearekin eta hiru seme-alabekin.

 Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria: Patxi Bisquert
  • Gidoia: Patxi Bisquert
  • Ekoizpena: Eguzki Art Zinema
  • Argazkia: Javier Bilbao
  • Muntaketa: Joseba Salegi
  • Musika: Koldo Uriarte
  • Soinu: Daniel Ciaurriz
  • Antzezleak: Joseba Usabiaga, Sara Cózar
  • Iraupena: 115 minutu