Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

Legazpiko XIX. Argazki Rally Digitala. Batis Goikoetxea Memoriala

Bestelakoak
Legazpi
Igandea, 13 Iraila 2026
09:00 – 14:00
---

XIX. ARGAZKI RALLYA 2026 OINARRIAK

IZEN EMATEA ETA PARTAIDETZA

10 urtetik gorako zale guztiek parte har dezakete. Helduak argazki
kamera digitalarekin eta gazteak mugikor edo argazki kamera
digitalarekin. 

Izen ematea: Ikatza Argazkilari Elkartean, Kultur Etxearen atzeko
aldean.

Noiz: Irailaren 13an igandea, goizeko 9:00etatik 10:00etara.

Ordaindu beharrekoa: Helduak 10 € - Gateak 5€

Izen emateak "hamaiketako" bale bat dakar Katilu tabernan (Euskal
Herria plaza) gastatzeko.

Parte-hartzeak "Herriz Herri” argazki rally txapelketan puntuatuko
du.

GAIAK ETA KOKAPENA

Gaiak, izena ematerako orduan jakinaraziko dira. Argazkiak
Legazpiko udalerriaren muga barruan egin beharko dira eta
memoriaren txartela hutsik egongo da rallya hasterakoan.

Berezkotasuna, sormena eta teknika balioetsiko da.

Argazkiak koloretan edo txuri-beltzean atera daitezke. 

"Esposizio anitza” erabili daiteke argazkia atera baina lehen.

Ezingo dira software bidez karamak dakarren ezarpenak erabili
argazkia atera ondoren.

Bizilekuetan edo gune pribatuetan ateratako argazkiak ez dira
onartuko, argazkiak espazio publikoetan, egin daitezke soilik, bai
irekiak edo estaliatakoak, kiroldegiak, pilotalekuak edo kultur
etxeak adibide batzuk jartzearren.

Epaimahaiak rallyaren ingurunearekin naturalki zerikusirik gabeko
elementuekin ateratako argazkiak zigortuko ditu, puntuazio
bajuagoa emanez, etxetik ekarritako objektuak, salmenta-lokaletan
lortutakoak adibidez.

Mugikor edo tablet bezalako pantaila grafikoei egindako argazkiak
ere ez dira onartuak izango, aparatuak konposizio baten barruan
daudela salbuespenduta.

Inprimatutako beste argazki batzuei ateratako argazkiak ez dira
onartuko, konposizio baten barruan daudela salbuespenduta.

Antolakuntzak gaiarekin bat ez datozen argazkiak erretiratzeko edo
borratzeko ahalmena izango du, adeitasunez partaideari beste
argazki baten gatik aldatzeko aukera emanez.

Parte-hartzaileak ulertu behar du azken helburua
argazkigintzaz gozatu eta zaletasuna partekatuz pasatzeko
egun bat dela.

Batis goikoetxea memoriala

ARGAZKIAK DESKARGATZEA

Txartelak 13:00etatik 14:00etara deskargatuko dira Ikatza
argazkilari elkartean (Puntualak izan).

Lehenengo argazkia parte hartzailearen argazki bat izango da,
zenbakia duen paperarekin. (Kontrol argazkia).

Nahi diren argazki guztiak atera ahal izango dira, baina txartela
deskargatzeko orduan 36 argazki + Kontrol argazkia bakarrik
egongo dira bertan JPG formatuan. 37 argazki guztira.

ARGAZKIEN AURKEZPENA

Parte-hartzaile bakoitzak This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera bidaliko
du gai bakoitzean parte hartzeko argazkien hautaketa, dagokion
JPG letra eta zenbakia argi adieraziz. Irailaren 18an gaueko 23:59ak
baino lehen.

ERABAKIA ETA SARI BANAKETA 

Erabakia argazkilaritzari buruz jakintasuna daukan epaimahai batek
osatutako du.

Sari banaketa Urriaren 16an arratsaldeko 19:00etan Legazpiko
Kultur Etxeko aretoan izango da, saritutako argazkien proiekzioaren
ondoren.

SARIAK

Helduak - 17 urtetik gorakoak (17 barne).
Argazki bilduma onenari: Garaikurra + 250 €
Bigarren bilduma onenari: Garaikurra + 150 €
Hirugarren bilduma onenari: Garaikurra + 100 €
Herriko/sozial Bilduma onenari: Garaikurra + 100 €

Gazteak - 10 urtetik 16 urterarte (16 barne).
Argazki bilduma onenari: 100 € + Diploma
Bigarren bilduma onenari: 75 € + Diploma
Hirugarren bilduma onenari: 50 € + Diploma

OHARRAK

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea esan nahi du.

Saritutako argazki guztiak antolatzaileen esku geratuko dira eta
horien erabilera eta erreprodukzio eskubidea gordeko dute, beti
ere egilearen izena aipatuz.

Antolatzaileek hartuko dituzte oinarri hauetan aipatzen ez den
edozein gai edo arazoei buruzko erabakiak.

Parte hartzaileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu.