Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

UZTAKALE: DANTZA IKUSKIZUNA: "Kale hizketak"

Musika
Asteazkena, 01 Uztaila 2026 – Asteazkena, 01 Uztaila 2026
19:00 – 19:00
Kukai Dantza

Denontzat. Gazte eta helduak. Euskaraz

Gure herri eta hirietako kaleak gaur egungo gizarte eta kultura aniztasunaren ispilu dira. Hamaika hizkuntza, janzkera, dantza zein musika topa ditzakegu; karrikak kolore zipriztin amaigabez osatzen diren mihise koloretsua dira. ‘Kale hizketak’ ikuskizuna aniztasun horren lekuko da. Espresio bide euskal dantza, dantza urbanoa edota flamenkoa duten lau dantzarik eta musikari batek (perkusioa eta elektronika) topo egiten dute, norbere jardunetik besteekin komunikazio bat abiatzeko. Ezberdintasuna aukera bihurtzen da, eta norberak bere lengoaiari uko egin gabe elkarren artean elkarrizketan abiatzen dira.

 Halakoxeak dira gaur egungo kale-hizketak, norberak duen horretatik besteak entzun, besteena jaso eta norberarena eskainiz eraikitzen diren komunikazio anitz eta aberatsak.