Legazpik INGURUMENAREN MUNDUKO EGUNA ospatuko du klima-aldaketari egokitzeari buruzko bi ekimenekin
Ekainaren 5ean, urtero bezala, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen da, Nazio Batuen ekimenez, lurra gure arreta eta herri-akzioa behar dituela gogorarazteko. Aurten, leloa #KlimarenAldeOrain da, eta Legazpik bat egiten du herritar guztientzat bi ekimen antolatuta.
Gaur, ekainak 5, 10:30etik aurrera, Plazaolan KLIMA TOUR azoka ospatuko da, eta datorren asteartean, ekainak 9, 18:00etan, Gizarte Zentroan, LEGAZPI KLIMA 2030 FOROAREN saioa izango da. Bi ekitaldiek klima-aldaketara egokitzea eta aterpe klimatikoak izango dituzte ardatz.