Oharra herritarrei: Aldaketak trafikoan eta aparkaleku gehiago Bikuña industrialdean
2026/03/11

Bikuña industrialdeko erabiltzaileei jakinarazten zaie, Aizkorri kaleko obrak direla eta, aldi baterako aldaketak egingo direla trafikoan eta aparkalekuan.
Eragindako tartea: Zorrotz enpresatik Labealdeko pabiloiraino.
Neurri nagusiak:
- Autoen eta kamioien trafikoa noranzko bakarrekoa izango da, Zorrotzetik Labealdera. Neurri horri esker, 44 aparkaleku-plaza gehiago gaitu ahal izango dira, obrek eragindako eragozpenak eta aparkatze-galerak konpentsatzeko.
- Labealde-Zorrotz norabidean zirkulatzeko, autoek kanpoko bidetik egin beharko dute: Bikuñako biribilgunetik, kiroldegira, Plasnorreko bidegurutzea eta Zorrotz-era helduz.
- Txirrindulariek bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango dute
Eskerrak eman nahi dizkiegu herritar guztiei aldi baterako aldaketa horien aurrean izan duten ulermenagatik eta laguntzagatik; izan ere, eragozpenak minimizatzea eta obretan aparkatzea erraztea dute helburu.
