Hilerriko panteoien titularren bila gabiltza, hobekuntza eta irisgarritasun proiektu batean aurrera egiteko

Legazpiko Udalak plan bat jarri du martxan udal-hilerrian hobekuntza-lan garrantzitsu bat egiteko. Esku-hartze honen helburu nagusia esparruko 73 panteoiak berritzea da; izan ere, gaur egungo neurriek eta kokapenak ez dute bermatzen langileek lurperatze-lanak segurtasun eta osasun baldintza optimoetan egin ahal izatea. Inbertsio ekonomikoa Udalaren kargu izango da (48.698,12€) , eta dagoeneko lanean ari da gauzatze-proiektuan.
Eric Gálvez alkateak jarduketa honen beharra azpimarratu du: "Instalazioen modernizazioan urrats bat eman nahi dugu aurrera. Lan honekin, egungo estandaretara egokitzen gara, langileek beren eguneroko lana erosotasun, ergonomia eta segurtasun handiagoz egin ahal izan dezaten".
Hala ere, Udala jakinarazpenekin aurrera egiteko zailtasunak aurkitzen ari da, panteoien emakida batzuen antzinatasuna dela eta. Titular gehienak lokalizatu dituzten arren, eta haiekin harremanetan jarriko diren arren esku-hartzearen xehetasunak emateko, badago oraindik panteoi talde bat gaur egungo jabeak identifikatu ezin izan dituena, askotan konplexua baita oinordekoen edo zuzeneko senideen arrastoari jarraitzea. Panteoiak honako hauek dira:
1. pasilloa ezk. 3. panteoia
2. pasilloa ezk. 13. panteoia
3. pasilloa esk. 23. panteoia
4. pasilloa esk. 24. panteoia
5. pasilloa esk. 15. panteoia
6. pasilloa esk. 16. panteoia
7. pasilloa esk. 17. panteoia
Hori dela eta, Legazpiko Udalak deialdi publikoa egiten die udalerriko panteoi hauen emakidadunei harremanetan jar daitezen, 943 73 70 30 telefonora deituz edo
Panteoietako esku-hartze hau espazioa berritzeko estrategia zabalago baten parte da. Horrekin batera, Udala hilerri osoan irisgarritasuna hobetzeko proiektu bat lantzen ari da, kanposantua bisitatzen duten herritarrak eremu horretatik baldintza hobeetan igaro ahal izatea bermatzeko. Udalak aldez aurretik eskertzen du herritarren laguntza prozesu hau bizkortzeko eta lanak ahalik eta azkarren hasi ahal izateko.
