Aizkorri kaleko obrek gaueko ur-mozketak eta zirkulazio aldaketak eragingo dituzte aste honetan
2026/09/28

Aizkorri kalea berriz urbanizatzeko lanen baitan ur hornidura sarean esku-hartzeak egingo dira aste honetan eta eragina izango dute inguruko herritarren egunerotasunean. Zehatzago esanda:
- Aiztonaga kalean eta Domingo Agirre plazan ur-mozketa izango da irailaren 28an, gaueko 23:00tik goizeko 5:00ra.
- Gau berberean, lanak egingo dira ur hornidura sarean by-passa funtzionamenduan jartzeko, Txorroeneako bidegurutzean. Zarata gutxitzeko neurriak hartu badira ere, ez da baztertzen esku-hartze honek eragozpenak sortzea inguruko bizilagunei.
- Irailaren 28ran iluntzetik urriaren 2ra arte aldaketa txikiak izango dira Txorroeneako bidegurutzearen zirkulazioan. Bestalde, zabor edukiontziak lekuz mugitu dira, Bikuña Jauregitik gertuago kokatuz.
Auzotarrekin hilero izaten den Aizkorri kalea berriz urbanizatzeko lanen hurrengo jarraipen bilera urriaren 5ean, 11.30etan izango da Bikuña Jauregian.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eragozpenen aurrean izandako jarrera eredugarriarengatik.