Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Txaro Jimeno Almorox legazpiarraren margo lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean azaroaren 20ra arte

2026/11/05
Txaro Jimeno Almorox legazpiarraren margo lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean azaroaren 20ra arte

Margo lanek hartuko dute Kultur Etxeko Areto erakusketa aretoa azaroaren 6tik 20ra. Txaro Jimeno Almorox legazpiarraren lanak izango dira ikusgai epe horretan.

Txaro Arkatza Elkarteko kide, Kultur Etxean Elkarteak eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura eskoletako irakasle izan da, ia hasieratik, duela urte batzuk erretiroa hartu zuen arte. 

Hala ere, lanean jarraitu du, margotzen alegia, eta urte hauetan egindako lanak erakutsiko dizkigu erakusketa honetan.

Erakusketa, azaroaren 6tik 20ra, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.