Ostegun gizena, Doinua Musika eskolaren eskutik: otsailaren 12an, 17:30ean
2026/02/11

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Ostegun gizenean, hilak 12, Doinua Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek Inauteriak ospatuko dituzte.
Egitaraua:
17:30ean: Doinua Musika Eskolan elkartuko dira eta kalejiran irtengo dira fanfarrearekin.
Ibilbidea: Santikutz Kalea - Patrizio Etxeberria kalea - Euskal Herria plaza - Elizako parkea - Kale Nagusia - Musika eskola
18:30ean: merendola Musika Eskolan, bertaratzen direnentzat.
Eguraldi txarra eginez gero,
17:30ean: Doinua Musika Eskolan elkartuko dira. Fanfarreak eskolako sarrerako arkupean joko du eta ondoren merendola izango dute.
Animatu, inauteriak musika eskolarekin ospatzera!