Marrazketa eta Pintura ikasleen lanen erakusketa Kultur Etxean, ekainaren 1etik aurrera zabalik
2026/05/29

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, Arkatza elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen Marrazketa eta Pintura eskoletan dabiltzan ikasleen lanak jarri dira ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan, urtean zehar ikasle hauek egiten duten lanaren erakusle.
Erakusketa, ekainaren 1etatik 19ra, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Eta ikasturtea amaitzea badoa ere, Arkatza elkarteak uztailerako antolatu duen marrazketa ikastaro trinkoan izena emateko epea maiatzaren 29ean amaituko dela gogora ekarri nahi dizuegu, eta plazarik geratuko balitz, izen ematea zabalik mantenduko dela.
Era berean ekainaren 8tik 30era egin ahal izango da 2026-2027 ikasturtean eskola hauetan parte hartzeko matrikula.