Makil Hotsak, Hika teatroa eta Oinkari dantza taldearen eskutik dantza ikuskizuna izango da irailaren 18an, ostirala, 19:30ean Euskal Herria plazan

Latxartegi Aretoko ikuskizun eszenikoen programazioa urrian hasiko bada ere, Kale emanaldi bat izango dugu irailaren 18an, Uztailean nagusi izan diren kale ikuskizunei jarraipena eta amaiera emanez.
Dantzaz gain, ahotsak, testuak eta mugimenduak tokia hartuko duten ikuskizuna eskainiko da irailaren 18an, ostirala, 19:30ean Euskal Herria plazan.
MAKILhotsak ikuskizunaren hezurdura MAKIL-DANTZA ezberdinek osatuko dute.
Hainbat teoriek diote dantza mota hauek borroka/guda islatzen edo performatzen dutela. Ikuskizunak Europan eta munduan orokorrean hedatzen ari diren gerra ahots eta hotsen aurrean ANTIMILITARISMOA eta INTSUMISIOA aldarrikatu nahi du. Borrokaren esanahia deseraiki eta berrinterpretatzea izango du helburu TOPAKETAZ, ASKATASUNAZ eta OSPAKIZUNAZ hitz egiteko. Horrexegatik, MAKILA, kolorez eta gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta egongo da.
Dantzaz gain, ahotsak, testuak eta mugimenduak tokia hartuko dute eta GARAZI NAVAS musikari eta sortzailea arduratuko da ZUZENEKO MUSIKA sortzeaz.
Gizatasunez betetako mundu aske batekin amets egiten duen edonori zuzenduta.
DOAN
EUSKARAZ
FITXA ARTISTIKOA
Interpreteak: OINKARI Dantza Taldea (Izaskun Aizpurua, Lide Bengoetxea, Beñat Beobide, Onditz Esnaola, Mattin Etxebeste, Maren Goya, Gorka Granado, Naiet Jauregi, Uxue Odriozola, June Tejeria, Elene Zeberio), Maialen Mariezkurrena, Eneko Gil, Agurtzane Intxaurraga.
Zuzendaria eta Dramatugia: Agurtzane Intxaurraga / Testuak: Miren Agur Meabe, Agurtzane Intxaurraga.
