Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Maiatzaren 16an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

2026/05/12
Maiatzaren 16an jokatuko da Herri mailako Haurren Marrazketa Lehiaketa

Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 16rako herri mailako XXIII. marrazki lehiaketarako deia egiten du. Herriko LH ikasleak daude deituta, goizeko 10:00etan, Kultur Etxean.

1.    PARTAIDEAK
Hiru maila bereziko dira:
A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.
B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.
D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.

2.    GAIA:
A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.

3.    ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK
Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. 
Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.
Debekatuta dago erregela erabiltzea.

4.    EPAIMAHAIA
Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.

5.    SARIAK
Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 25ean, 19:00etan egingo da Kultur Etxean. Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean, maiatzaren 25etik-29ra.

6.    LEKUA EGUNA ETA ORDUA
Lehiaketa maiatzaren 16n izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da Kultur Etxean. Parte hartzaileek lanak egun bereko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.

7.    OHARRAK
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.
Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.