Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin apirilaren 13tik maiatzaren 7ra Udal Liburutegiaren ekimenez

2026/03/27
Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin apirilaren 13tik maiatzaren 7ra Udal Liburutegiaren ekimenez

Bi data gogoan izaten ditugu liburutegian apirilean: apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna. Aurtengoan ekintza gehienak Aste Santu aurretik burutuko badira ere, apirileko azken egunetan ere izango da ekitaldiri.

Hona prestatu dugun ekintza egitaraua:

  • 13, astelehena: IDAZLEAREKIN SOLASALDIA Itxaso Martin  batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian, “Punto bobo” liburuaren inguruan.
  • 15, 22 eta 29, asteazkenak: IRAKUKETA ERRAZA KLUBA. 11:35ean Udal Liburutegian. Mónica Leivak gidaturik. Landuko den liburua:
  • 16, osteguna: EUSKARAZKO IRAKURKETA TALDEA. 18:30ean Udal Liburutegian. Miriam Lukik gidaturik. Landuko da: Petare : Miren Egigurenen puskak / Leire Ibarguren
  • 17, ostirala: IDAZLEAREKIN SOLASALDIA. Oihana Iguaran  DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian, ”Hormak” liburuaren inguruan.
  • 18, larunbata: HAURRENTZAT IKUSKIZUNA. “Klera”. Leire Bilbaoren ipuin berean oinarriturik (Haur Gazte Literatura Sari Nazionala), Jon Mayak sortutako ikuskizuna, June San Sebastianen irudiak, Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak biltzen dituena. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Sarrera 5€. Sarrerak aurrez salgai
  • 22, asteazkena: EUSKARAZKO IDAZKETA TAILERRA. 18:00etatik 20:00etara.
  • 22, asteazkena: IPUIN KONTAKETA Amaia Elizagoienekin liburutegian. 5 urtetik aurrerako haurrentzat, arratsaldeko 18:15ean.
  • 27, astelehena: HAURREN IRAKURKETA KLUBA. 16:45ean LH4 eta LH5ekoentzako. Gidaria: Mireia Delgado.  Landuko da: Tentelontzia/ Ana G. Lartitegui.
  • 29, asteazkena: LITERATURA KLUBA GAZTELERAZ. IDAZLEAREKIN SOLASALDI IREKIA. 18:00etan Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: Como si todo hubiera pasado / Iban Zaldua egilearekin.
  • Maiatzak 7, osteguna: LITERATURA KLUBA EUSKARAZ. IDAZLEAREKIN SOLASALDI IREKIA.
    18:30ean Udal Liburutegian. Gidari: Miriam Luki. Landuko da: Kontra / Ane Zubeldia egilearekin.
    Helduak, gazteak eta haurrak liburutegira eta irakurketara erakarri nahi ditugu, liburutegiko ohiko ekintzak mantenduz eta idazleen solasaldi bereziak antolatuz.