Lezoko Ixone Lorenzo Vergara izan da Gazte Mailako VIII. Aurresku Txapelketa Nagusiko irabazlea

Maiatzaren 16an, Legazpiko Azokan, D mailako Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren VIII. edizioa jokatu zen.
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatutako txapelketan 15 neska-mutilek parte hartu zuten. Bi orduko ikuskizunaren ondoren, Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren irabazlea Lezoko Ixone Lorenzo Vergara izan da.
15 dantzariek Graziana eta Desafioa edo Aurkez Aurkez dantzatu zituzten; eta puntuazio altuena lortu zuten 6 dantzariek Legazpi Zortzikoa dantzatu ondoren, sari emateari ekin zioten. Sariak ematen Legazpiko Kultura Zinegotzia den Miryam Galilea, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kidea de Juan Mari Vallejo, Maria Luisa Mendizabal eta Sustraiak Dantza Taldeko kidea den Garazi Aztiria aritu ziren.
Saioan zehar Sustraiak Dantza Taldeko gaztetxoen taldeak Makil Handiak eta Uztai Txikiak dantzak eskaini zituzten.
Sari-emate ekitaldian lehenik Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen VIII Gazteen Mailako Aurresku Txapelketako saioak irabazi dituen Lezoko Ixone Lorenzo Vergarak oroigarri bat jaso zuen. Ondoren, Isabel Aztiria eta Maria Luisa Mendizabal adituen iritziz 15 dantzarietatik jantzirik egokiena Legazpiko Nora Escudero Mujikarena izan zen, eta Maria Luisa Mendizabalen eskutik dagokion zapia jaso zuen.
Jarraian Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak diren Idoia Besada, Jose Luis Vallejo eta Nagore Indakoetxea epaileen iritziz Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren VIII. edizioko sariak banatu ziren:
1. sailkatua eta Irabazlea: Ixone Lorenzo Vergara (Lezo).
2. Sailkatua: Mairi Maya Castaño (Errenteria).
3. Sailkatua: June Aguado Peña (Villabona).
4. Sailkatua: Nora Dávila Arin (Zizurkil).
5. Sailkatua: Aiara Aburuza Arretxe (Aduna).
6. Sailkatua: June Osinalde Mendiola (Legazpi).
Ixone Lorenzo Vergarak, Juan Mari Burguerak diseinatu duen eskultura eta kapitain-makila jaso zituen; aldiz, June Osinalde Mendiolak lehen herritarraren saria jaso zuen. Sari-ematearen amaieran Ihintza Erauskinek, Ixoneren irakasleak, oroigarria jaso zuen.
Ekitaldiari amaiera emanez, Ixone Lorenzo Vergarak txapelketari doinua jarri dioten Goiz Deia txistulari taldeko kideek jotako Agurra dantzatu duzuen.
Alaitz Agirre Arruebarrena, Araitz Berasategi Armendariz, Jon Alberdi Garde, June Osinalde Mendiola eta Nora Escudero Mujika Legazpiarrek lan bikaina burutu zuten larunbatean, ikasturtea oso ondo amaitu duela argi eta garbi utziz.
Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkietelarik.