“Legazpiko doinuak” kontzertua belaunaldiak musikaren bidez elkartuz, gaur, Santa Cruz egoitzan

Gaur, apirilaren 29an, arratsaldeko 17:15ean “Legazpiko doinuak” kontzertu berezia eskainiko dute Doinua Musika Eskolako ikasleek eta Santa Cruz egoitzako egoiliarrek, urtean zehar elkarrekin landutako proiektuaren emaitza gisa.
Proiektu honek belaunaldi ezberdinen arteko harremana sendotzea eta oroimen kolektiboa lantzea izan du helburu, musika ardatz hartuta. Guztira 10 abesti eskainiko dituzte, ikasleek beraiek egindako moldaketekin eta egoiliarrek ere parte hartuko dute, perkusioaren bidez musikari lagunduz.
Eguraldiak lagunduz gero, emanaldia egoitzako lorategian egingo da, eta herritar guztiei irekita egongo da, nahi duen orok bertaratu eta ekimenaz gozatzeko aukera izan dezan. Bestela, barruan egingo da, eta aforoa mugatua izango da. Lehentasuna egoiliarren familiek eta ikasleen familiek izango lukete, eta ondoren, lekua balego, gainerako herritarrei sartzen utziko litzaieke, betiere edukiera kontrolatuz eta egoiliarren egunerokotasuna errespetatuz.
Ekimen honek agerian uzten du musikak belaunaldiak elkartzeko duen indarra, eta Legazpin sortzen ari diren harreman eta esperientzia aberasgarriak.
KONTZERTUAREN EGITARAUA