“La Cenerentola” Operaren emanaldia Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan martxoaren 11 eta 18an Kultur Etxean

La Cenerentola Operaren emanaldia izango dugu martxoan, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan. Bi zatitan eskainiko da, martxoaren 11 eta 18an, asteazkenak, Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.
Bere jatorrizko izenburua hauxe da: “La Cenerentola, ossia la bonta in triunfo” (“Errauskine, hau da ontasun garaitzailea”). Bi ekitalditan banatzen den opera komikoa da. Musika Gioachino Rossini maisuarena da eta libretoa Jacopo Ferretti italiarrarena. Errauskine maitagarrien kontuan oinarrituta dago. Opera Erromako Valle antzokian eskaini zen lehen aldiz 1817ko urtarrilaren 25ean.
Rossinik 25 urte zituen opera hau egin zuenean eta hiru astetan bukatu zuen.
Perraultek idatzi zuen ipuinarekin desberdintasun nabariak daude Rossiniren opera honetan. Besteen artean, amabitxi maitagarriaren ordez hezur-haragizko gizona ageri da operan, hori izan zelako Rossinik libreto-egileari jarri zion baldintza: ez zirela naturaz gaindiko osagaiak erabiliko.
Rossiniren literaturaren pasarte zailenetakoak ageri dira opera honetan, horien artean Angelina (Errauskine) pertsonaiaren azkeneko rondoa; bertan, ez duela negar gehiago egingo eta ez duela sutondoaren ondoan gehiago sufrituko abesten du: “Nacqui all affanno…non piú mesta”.
Iraupena: 164 min.
Pertsonaiak
| Angelina – Cenerentola (Cecilia Bartoli) | On Magnifikoren alabaordea | Mezzo/ Contralto |
| On Ramiro (Raúl Giménez) | Salernoko printzea | Tenor |
| Dandini (Alesasandro Corbelli) | Printzearen zerbitzaria | Barítono |
| Alidoro (Michele Pertusi) | Filosofoa eta On Ramiroren irakaslea | Bajo |
| On Magnifico (Enzo Dara) | Montefioscaniko Baroia | Bajo |
| Clorinda (Laura Knoop) | On Magnifikoren alaba | Soprano |
| Tisbe (Jill Grove) | On Magnifikoren alaba | Mezzo |
Houston Symphony / Houston Grand Opera Chorus. Zuz.: Bruno Campanella
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.