Jone Vasalloren Kolore Festa izango da aurtengo jaietako egitarauen azala

Hirugarrenez antolatu den Jai Nagusietako egitarauetako azal lehiaketetako irabazleak 300 euroko saria jaso du Jaietako lan taldeko arduradun eta Kultura eta Jaietako zinegotzia den Miryam Galilearen eskutik.
9 egileren 11 lan aurkeztu dira aurtengoan lehiaketara, eta otsailaren 3an egindako Jaietako lan taldearen bilera irekira bertaratuak egin zuten epai mahai lana eta bozketa bidez aukeratu zen irabazlea.
11 lanetatik 3 paperean jaso ziren Kultur Etxean, gainerakoak posta elektronikoz, eta azpimarratzekoa da horietako bat eskuz egina dagoela.
Eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketara aurkeztutako guztiei, eta datozen urteetan ere beren lanen zain egongo gara.
Bozka gehien jaso zuen lana KOLORE FESTA izenez aurkeztutakoa izan zen, eta aho batez erabaki zen lan hori izatea aurtengo Santikutz jaietako egitarauetako azala.
Lanaren egilea: Jone Vasallo Lozano legazpiarra izan da.
Aurkezturiko lan guztiak, eta irabazlea ere bai noski, ikusgai egongo dira Kultur Etxeko lehen solairuan urtarrilaren 30etik otsailaren 27ra arte.
