Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irati Olaizola Goñi Zarauzko XXXVIII. Aurresku Txapelketaren (Gipuzkoar erara) irabazlea eta Amaia Azpeitia Osinalde 3. sailkatua

2026/09/08
Irati Olaizola Goñi Zarauzko XXXVIII. Aurresku Txapelketaren (Gipuzkoar erara) irabazlea eta Amaia Azpeitia Osinalde 3. sailkatua

Irailaren 5a, larunbata, ZARAUZKO XXXVIII. AURRESKU (GIPUZKOAR ERARA) txapelketan Sustraiak Dantza Taldeko 6 dantzarik parte 
hartu dute. 

Goizeko 11:30ean Lege Zaharren enparantzan ospatutako txapelketan 12 dantzarien artean Sustraiak dantza Taldeko Amaia Azpeitia Osinalde, Eider Carballo Zabalo, Irati Olaizola Goñi, Irune Azpeitia Osinalde, Jon Alberdi Garde eta Naroa Sánchez Rodríguez taldekideak lehiatu dira, bakoitzak 2 dantza interpretatu dituztelarik (Soinu zahar bat eta Desafioa). 

Ondoren puntuazio altuena lortu dituzten 6 dantzariek, hauen artean Amaia eta Irati, Zortzikoa dantzatu zuten. 

Bi orduko ikuskizunaren ondoren Zarauzko XXXVIII. Aurresku Txapelketa (Gipuzkoar Erara) Txapelketaren Irabazlea Irati Olaizola Goñi dantzari  legazpiarra izan da, bigarren urtez jarraian. Bigarren sailkatua Pasaia Donibaneko Danel Castillo Arbona eta 3. sailkatua Amaia Azpeitia Osinalde legazpiarra izan dira. Sustraiak Dantza taldeko Eider, Irune eta Jon dantzariek ere lan bikaina egin dute.