Irailean martxan jartzen dira Udal Liburutegiko lau irakurketa-taldeetatik hiru

Irakurketa taldeen saioak irailaren 24ean, osteguna, euskarazko taldearen saioarekin hasiko dute ikasturte berria. Udal Liburutegiaren ekimenez, irailean ikasturte honetan izango diren 4 irakurketa taldeetako 3k hartuko dute martxa:
24, OSTEGUNA: LITERATURA KLUBA EUSKARAZ. 18:30ean udal liburutegian. Gidari: Miriam Luki. Landuko da: Honetara ezkero/Arantxa Iturbe.
28, ASTELEHENA: HAURRENTZAKO IRAKURKETA KLUBA- LH 4, LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat. AURKEZPEN SAIOA. 16:45ean Udal Liburutegian.
30, ASTEAZKENA: LITERATURA KLUBA GAZTELERAZ. 18:00ean udal liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: La vida, instrucciones de uso/ Georges Perec.
4. taldea, Irakurketa Erraza, urrian abiatuko da.
Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla eta parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186,
e-postaz:
