Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irailaren 3an banatuko da Agorreko Santikutz jaietako egitaraua

2026/08/31
Irailaren 3an banatuko da Agorreko Santikutz jaietako egitaraua

Irailaren 11, 12 eta 13an ospatuko dira aurten Agorreko Santikutz jaiak, eta dagoeneko dena prest dago festetan murgiltzeko. Datorren irailaren 3an, osteguna, egingo da egitarauaren banaketa herriko postontzietan, etxe guztietara jaietako xehetasun guztiak helarazteko asmoz.

Hala ere, zenbait etxeetara paperik iritsiko ez balitz (arrazoi ezberdinak medio), herritarrek beste bide batzuk izango dituzte esku artean edukitzeko. Irailaren 4tik aurrera, ostirala, Kultur Etxeko eta Udaletxeko harreretan jasotzeko aukera egongo da. Horrez gain, formatu digitalean kontsultatu nahi duen orok Udaleko webgunean aurkituko du egitarau osoa deskargatzeko prest.

EGITARAUA HEMEN