Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irailaren 10era, osteguna, luzatzen da Agorreko Santikutz jaietako Kantu Afarirako txartelak erosteko aukera

2026/09/08
Irailaren 10era, osteguna, luzatzen da Agorreko Santikutz jaietako Kantu Afarirako txartelak erosteko aukera

Agorreko Santikutz jaietan, irailaren 11n, 21:30ean egingo den Kantu Afaria aurtengoan Euskal Herria plazan egingo da, Udaletxeko arkupeen aurrean (Eguraldi txarrarekin Azokan).
Ekitaldirako ogitarteko eta edariak txartel bidez eskuratu beharko dira aurtengoan ere. 

Doinua Musika eskolak kudeatzen duen ekitaldi honetako jan-edarietarako txartelak Gurrutxaga eta Laubide tabernetan salduko dira irailaren 8ra arte. Bi txartel egongo dira:

  • Txoripana eta ura- 4€
  • Txoripana eta edalontzia (ardo beltza eta sagardoa, nahi beste, gastatu arte)- 6€

Hala ere, egunean bertan ere izango da txartelak eskuratzeko aukera  20:30etatik amaitzen diren arte.