Idazle legazpiarrek Liburuaren Eguna ospatuko dute kale Nagusian

Datorren ostegunean, apirilak 23 , Legazpik literatura eta loreak uztartuko ditu Liburuaren Eguna ospatzeko. Mari Romero idazleak sustatutako ekimen honi esker, herriko hainbat idazle Mimaru loradendaren parean kokatuko dira , Kale Nagusian, euren lanak herritarrei ezagutarazteko.
Ekitaldia bi txandatan banatuko da:
- Goizean: 11:00etatik 13:00etara.
- Arratsaldean: 18:00etatik 20:00etara.
Arratsaldean idazle talde zabalagoa hurbilduko da postuetara euren liburuak sinatzera: Lara Odriozola, Mari Romero , Juan Mari Irazustabarrena, Miguel A. Dominguez, Cynthia Vera eta Elixabete Martin.
Postuan egongo ez diren arren, herriko gainerako idazleen lanak ere mahaian egongo dira ikusgai eta salgai, Legazpiko sorkuntza literarioaren erakusgarri:
- Nagore Belastegi (Zirriborroak kontatu behar ez nituenak).
- Maitane de Juana (La lucha de las almas).
- Ainara Calvo (El viento nunca olvida).
- Mario Gallego (La ruleta fría).
- Beñat Olea (Eki en las nubes).
- Irati Arroyo (Latir en palabras)
Liburuak eta loreak
Ekimen honen berezitasun nagusia literaturaren eta naturaren arteko lotura da. Liburu bat erosten duten guztiek, opari gisa, Mimaru loradendako lore bat jasoko dute. Gainera, loradendak bere ohiko lore eskaintza ere salgai izango du bertan, eguna kolorez janzteko.
Legazpiko Udalak lagundutako ekintza honek herriko idazleen ikusgarritasuna sustatu nahi du, literatura kalera irtenaraziz eta herritarrekin zuzeneko harremana ahalbidetu.