Herri Danborrada maiatzaren 2an, larunbata

Aurtengoan ere 22:30ean hasiko da ekitaldia hiru zutabetan banatuta.
1. Zutabea: Laubide, Santikutz kalean behera, Eliza parean 2. eta 3. Zutabearekin elkartzeko.
2. Zutabea: Laubide Kalea, San Ignazio, Juanastegi, Itxaropen eta Gaztetxean behera, Txorronea parean 3. Zutabearekin elkartzeko.
3. Zutabea: Aizkorri kalea, Bikuña-Enea plazan pieza batzuk jo, eta Txorronea parean 2. Zutabearekin elkartuko da. 2. Eta 3. Zutabeek elkarrekin egingo dute Aizkorri kaletik Elizondo parerako bidea han 1. Zutabearekin elkartuz.
Elizondo paretik Nafarroa kalea eta Kale Nagusiko bidea guztiek elkarrekin egingo dute Euskal Herria plazarainokoa. Urtero eta tradizioa jarraituz 00:00etan emango zaio hasiera azken ospakizunari Euskal Herria plazan.
Bestalde, EURIA EGITEKO AURREIKUSPENA EGONGO BALITZ, danborradako hiru ibilbideak kontuan izanda, herrian zehar hiru danborrada txiki antolatuko dira:
1. Zutabea: Olamendi Eskolako kantxa estalian
2. Zutabea: Urbeltz Pilotalekuan
3. Zutabea: Bikuña Enea plazako arkupeetan
Eguraldiaren aurreikuspena ikusita, bezperan (maiatzaren 1ean) erabakiko litzateke plan honekin jarraitu edo ez. Jarraitzea balitz, maiatzaren 2an konpainia bakoitzeko kideak 23:30etarako joango lirateke dagokien lekura zuzenean. Han formatuko lirateke konpainiak eta dagozkien abestiak jo. 00:00tan Legazpiko ereserkia joko litzateke.