Euskarazko Idazketa tailerrean izen ematea zabalik dago. Lehen saioa martxoaren 25ean izango da

Liburutegiak bi idazketa tailerretan parte hartzeko proposamena egin du aurtengoan. Hitz idatziaren bidez sormena, hausnarketa, elkartrukea eta adierazpena sustatzeko xedea duten kultur proposamenak. Gaztelerazkoa joan den astean hasi zen, 14 partaiderekin.
Euskarazkoaren lehen saioa martxoaren 25ean izango da eta izen ematea irekita dago oraindik.
Tailerra, irakurketaren eta idazketaren arteko elkargune gisa planteatzen da. Bertan, parte-hartzaileek hainbat narrazio-molde aztertzeko aukera izango dute, hizkuntzaren erabilera landu eta ahots propioa garatu. Ariketa gidatuen eta testu hautatuen bidez, idazketaren prozesuari hurbilketa zaindua eskainiko zaio.
Jarduerek ez du aldez aurreko prestakuntzarik eskatzen, eta idazketa modu sortzaile eta erreflexiboan landu nahi duten guztiei zuzenduta dago.
Ordu biko saioak izango dira hilean behin, 4 hilabetetan zehar.
Euskarazkoa euskaraz (PDF, 4 MB. Eskuorria) Oihana Aranak gidatu ko du, letren munduan arituak eta eskarmentua duenak.
- Datak: martxoak 25, apirilak 22, maiatzak 20 eta ekainak 19
- Ordutegia: 18:00 - 20:00.
- Lekua: Legazpiko Udal Liburutegian.
- Hartzaileak: irakurtzea eta idaztea gustoko duen 16 urtetik gorako edonori zuzendua.
- Izen-ematea: otsailak 2tik aurrera Legazpiko Udal Liburutegian. Horretarako liburutegira bertaratu edo beste bide hauek erabili: T. 943737186 - W. 639851172 -
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Idaztea gustuko duzu edo hasi nahi duzu? Tailer hau zuretzat da.
Animatu eta eman izena!