Egun-pasa Durangoko Azokara, euskal kulturaren plazara! Autobusa egongo da Legazpitik abenduaren 6an eta 7an

Abenduaren 4tik 8ra egingo da 2026ko Durangoko Azokaren 61. edizioa. Liburuak, diskoak, irudiak, hitzak, doinuak eta ideiak partekatzeko gunea izango da aurten ere azoka, baina, batez ere, euskarazko eta Euskal Herriko kultura bizitzeko eta hartaz gozatzeko topagunea.
Aurten lehenengoz, Legazpiko Udalak autobusa jarriko du bertaratzeko eta Euskal Kulturaren plazaz gozatu ahal izateko abenduaren 6an eta 7an. Goizeko 10:00etan irtengo da Legazpitik eta itzulera arratsaldeko 20:00etan izango da Durangotik. Txartelaren prezioa 5€. Hauek HAZ-en eskudirutan eta txartelarekin (7:30-15:00); eta Kultur Etxean, eskudirutan (15:00-19:00) egongo dira salgai azaroak 30 arte. Ondoren lekurik geratzen bada, beste herrietako bizilagunek ere izena emateko aukera izango dute, abenduak 3 arte.
Zer aurkituko duzu bertan
- Ehunka stand: argitaletxeenak, diskoetxeenak eta kultur elkarteenak. Urteko nobedadeak, euskarazko liburu eta diskoetan. Egile eta musikari askok bertan aurkezten dute beren lana, eta publikoarekin elkartzen dira. Tokia: Landako gunea.
- Gune tematikoak, urteen joanean sortuak:
- Saguganbara, haur eta gaztetxoentzat (12 urtera arte). Haurrak euskal kulturara gerturatzeko gunea da. Urtean zehar haur eta gazte arloan kaleratu edo taularatu diren arte diziplina ezberdinetako sormen lanak ezagutzera ematen ditu. Lekua: Elkartegia (Landako gune ondoan)
- Ahotsenea musika, Euskaraz sortzen eta plazaratzen duten musikarientzako plaza da. Aurten euskaraz lanak argitaratu duten musikari eta taldeen 25 minutuko zuzeneko aurkezpenak etengabe. Lekua: Plateruena.
- Ahotsenea literatura Euskarazko idazleentzako plaza. Solasaldi, errezitaldi, performacea, akustikoak,… 25 minutuko aurkezpneak. Lekua: Durangoko Musika Eskolan.
- Irudienea Euskarazko ikusentzunezkoen gunea da. Urte guztian zehar kaleratu diren ikusentzunezkoak ezagutu eta erakusteko gunea.Film laburrak, dokumentalak, fikzioak, webserieak, hitzaldi eta mahai inguruak, estreinaldiak… Euskal sortzaileek zuzenean aurkezten dituzte beraien lanak. Lekua: Zugaza zineman.
- Szenatokia, arte eszenikoen azokako plaza. Hala, egun horietan zehar euskarazko arte eszenikoen arloan, edozein disziplinatako pieza laburrak erakutsiko dira (antzerkia, dantza, zirkoa, magia, performance, bakarrizketa…). Lekua: San Agustin Kultur Gunea.
- Kabi@, kultura digitalerako. Teknologia eta kultura libreen gunea da. Kultura digitalaren eremuan aktiboak diren pertsonak biltzen ditu: sortzaileak, profesionalak, garatzaileak, ekintzaileak eta hezkuntza arlokoak. Lekua: Landako gune ondoan, Parkean
Familian, lagun artean, … euskarazko eta Euskal Herriko kulturan murgildu eta egun pasa ahaztezina egitea proposatu nahi dizugu. Animatu!
