Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Doako autobusa Legazpi, Urretxu eta Zumarragatik Bilbon ospatuko den Korrikaren azken ekitaldirako

2026/03/18
Doako autobusa Legazpi, Urretxu eta Zumarragatik Bilbon ospatuko den Korrikaren azken ekitaldirako

Legazpi, Urretxu eta Zumarragak autobus zerbitzu berezia izango dute Bilbon ospatuko den Korrikaren azken ekitaldirako. Ekimenari esker, herritarrek doan joan ahal izango dute Bizkaiko hiriburura, euskararen aldeko ekitaldi enblematiko honen itxieran parte hartzeko.

Autobusaren irteera 8:45ean programatuta dago Legazpitik, Saturnino Telleria kaleko biribilgunean, hain zuzen ere. Bilbotik itzulera 20:00etan izango da.

Zerbitzua doakoa izango bada ere, interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena. Izena emateko epea martxoaren 26ra arte egongo da zabalik, eta Legazpiko kultur etxean egin ahal izango da, goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-19:00).

Ekimen honen helburua Korrikaren azken egunean, euskararen aldeko ospakizun garrantzitsuenetakoan, herritarren parte-hartzea erraztea da.

Animatu!