Asteko agenda: Legazpin irailaren 14tik 20ra galdu ezin duzun guztia
2026/09/14

Aste berri bat hasi da Legazpin eta, oraingoan ere, albiste bakar honetan bildu dizugu gure udalerriko kultur, kirol eta gizarte jarduera zein aisialdiko ekintza guztien laburpena. Antolatu zure astea begirada batean eta gogoratu herriko ekintza guztiak klik bakarrera dituzula.
Aste honetan ere, Legazpiko ekitaldien jarraipena egitea oso erraza izango da. Jarraian, irailaren 14tik 20era bitartean programatutako hitzorduak zerrendatzen dizkizugu.
Gogoratu, asteko laburpen honetaz gain, ekitaldi bakoitza baino bi egun lehenago oroigarri zehatz bat argitaratuko dugula. Ez galdu ezer!
Osteguna, irailak 17
- Munduko Dantzak Tailerra. Arratsaldeko 18:00etan, Korostiko Entsegu gelan
- Ombuaren itzala. Arratsaldeko, 19:00etan, Latxartegi aretoan.
Ostirala, irailak 18
- Kaleko dantza ikuskizuna. MAKIL hotsak. Arratsaldeko 19:30ean, Euskal Herria plazan
Larunbata, irailak 19
- BURDIN FESTA. Egun osoz, herrian zehar.
- Kaleko XXIV. Pintura lehiaketa. Joxe Martin Etxeberria memoriala. Goizeko 9:00etan hasita. Herrian zehar.
- Eskubaloi Eguna. Goizeko 10:00etatik aurrera.
- Zinea: “Minions & Monsters”. Arratsaldeko 17:00etan. Latxartegi aretoan.
- Zinea: “Un plan perfecto”. Arratsaldeko 19:30ean. Latxartegi aretoan
Igandea, abuztuak 30
- BURDIN FESTA. Egun osoz, herrian zehar.
- Zinea: “Minions & Monsters”. Arratsaldeko 17:00etan. Latxartegi aretoan.
- Zinea: “Un plan perfecto”. Arratsaldeko 19:30ean. Latxartegi aretoan