Agorreko Santikutz jaiak lantzeko Herri Jaiak lan taldearen bilera ekainaren 4an
2026/05/28

Irailaren 11, 12 eta 13an ospatuko ditugu Agorreko Santikutz jaiak.
Egitaraua osatzen joateko lehen bilera izango dugu ekainekoa, eta bide batez San Joan bezperakoen berri ere emango da.
Hitzordua:
Ekainaren 4an, osteguna,
18:30ean Kultur Etxeko ikastaro gelan
Bilera irekia da, zure iritzia eta proposamenak ezagutu nahi ditugu.