2026ko Oilar Jokoaren irabazlea Ekai Berasategi Armendariz izan da. Argazki galeria ikusgai
2026/06/12

Korpus Zortzigarrenean urtero egiten den ekitaldi hau, atzo ekainaren 11an egin zen, 19:00etan Euskal Herria plazan eta bertan, 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izan zuten, eta izena emandakoak bederatzi izan ziren.
Parte hartzaile zerrenda:
- Luken Comontes
- Julen Gantxegi
- Enaitz Escudero
- Ibai Morales
- Unax Trejo
- Ekai Berasategi
- Ainitze Egaña
- Maren Alcelai
- Alaiz Astigarraga
Goiz Deia Txistulari taldearen “Tranka-trakna” doinuaren eta ikusleen oihuen laguntzaz aritu ziren parte hartzaileak.
Aurtengo irabazlea, Ekai Berasategi Armendariz, 6. partaidea izan zen, eta 20€ko saria jaso zuen.