Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

2025eko euskarazko haur eta gazte liburu onenak eta Legazpiko 2026ko gogokoenak, gida berrietan eskuragarri

2026/11/10
2025eko euskarazko haur eta gazte liburu onenak eta Legazpiko 2026ko gogokoenak, gida berrietan eskuragarri

Haur eta gazte literatura irakur gida, 2025ean haur eta gazteei zuzendutako euskarazko liburu onenen bilduma argitaratu berri da. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko, Haur Liburu Mintegiaren, “Haur eta Gazte literatura irakur gida 2025” gida kaleratu da. Legazpiko liburuzaina Mintegiko parte da eta parte hartzen du gidaren osatze lanetan.

Urte horretan euskaraz argitaratu diren haur eta gazteentzako ia fikziozko liburu guztiak irakurri eta baloratu ondoren, aukeraketa baten emaitza dugu hau. Formatu digitalean argitaratu da eta paperean ale batzuk baditugu liburutegian.

Gida ikusteko hemen lotura:
Irakur gida 2025

Gida jeisteko hemen lotura:
Irakur gida 2025

2026. urteko gogokoenak Legazpiko Udal Liburutegian

Legazpiko liburutegiko erabiltzaileentzat, hauek ari dira izaten 2026an gehien irakurri eta ikusi dituzten liburutegiko dokumentuak.

Gida ikusi nahi baduzu hemen lotura:
Gogokoenak 2026

Gida deskargatu nahi baduzu, hemen lotura:
Gogokoenak 2026