Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Igerileku txikiko urteroko mantentze-lanak egiteko aurreikusitako datak aurreratu egingo dira

2026/08/26
Igerileku txikiko urteroko mantentze-lanak egiteko aurreikusitako datak aurreratu egingo dira

Hasiera batean, igerileku txikia irailaren 14tik 18ra bitartean ixtea aurreikusita zegoen. Hala ere, Gipuzkoako Urak erakundeak hala eskatuta, mantentze-lanak aurreratu egingo dira, eta, ondorioz, instalazioa abuztuaren 30eko arratsaldeko 17.00etatik irailaren 6ra arte (azken hau barne) egongo da itxita.

Epe horretan, igerileku txikiko funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezko mantentze-lanak egingo dira.

Abuztuaren 30ean arratsaldeko 17.00etatik aurrera kiroldegia itxita egongo da.

Abuztuaren 31tik aurrera, igerileku handia zabalik egongo da. Abuztuaren 31n, ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da (udako ordutegia), eta irailaren 1etik aurrera, 09:00etatik 21:00etara. Horrela, erabiltzaileek instalazioez normaltasunez gozatzen jarraitu ahal izango dute. 

Hortaz:

  • Abuztuak 30, igandea: arratsaldeko 17.00tatik aurrera KIROLDEGIA ITXITA
  • Abuztuak 31, astelehena: igerilekua txikia itxita. Kiroldegiko ordutegia: 10.00-20.00. Gimnasioa: 6.00-23.00
  • Irailak 1-6, asteartetik igandera: igerilekua txikia itxita. Kiroldegiko ordutegia: 9.00-21.00. Gimnasioa: 6.00-23.00
  • Irailak 6tik aurrera: ohiko funtzionamendua eta ordutegia