Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako finalak erabakita
2026/04/28

Apirilaren 25ean, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan, Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako XVI. Txapelketako binakako faseko azken jardunaldia jokatu zen. Mindara, Zarautz Kirol Elkartea, Zumaia Pilota Elkartea eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko 25 pilotarik hartu zuten parte, maila handiko jardunaldian.
Emaitzen ondoren, maiatzaren 16an Amasan jokatuko diren finalak zehaztuta geratu dira. Multzo gorrian, Josu Eskisabel eta Leire Esnal bikotea Álvaro Valor eta Hodei Asteasuren aurka ariko da. Multzo urdinean, Xabat Askasibar eta Eneko Sagarmendi Mikel Vega eta Erik Dima Gatonen aurka lehiatuko dira.
Final jardunaldian, gainera, gurpildun aulkiko pala gomazko modalitateko finala ere jokatuko da, Kemen klubeko pilotariekin.