Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AktiBATU Legazpik elikadura osasuntsurako hitzaldi teoriko-praktikoak antolatu ditu Kultur Etxean

2026/05/31
AktiBATU Legazpik elikadura osasuntsurako hitzaldi teoriko-praktikoak antolatu ditu Kultur Etxean

Legazpiko Udaleko AktiBATU Legazpi Orientazio Zerbitzuak hitzaldi teoriko-praktiko ziklo bat jarri du martxan herritarren artean bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuarekin. Saio hauen bidez, parte-hartzaileek elikadura hobetzeko tresna praktikoak eskuratuko dituzte, egunerokoan modu erraz eta orekatuan aplikatu ahal izateko.

Hitzaldietan herritarrentzat interes handikoak diren hainbat gai aztertuko dira adituen eskutik, hala nola oinarrizko elikagai taldeak, erosketa osasuntsua egiteko gakoak, asteko menu orekatu baten plangintza eta elikaduraren inguruan egon ohi diren mitoen argitzea.

Saioak bi egunetan banatuko dira hizkuntzaren arabera, herritar guztien parte-hartzea bermatzeko 

  • Euskaraz: Ekainaren 8an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Gaztelaniaz: Ekainaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara.
  • Lekua: Legazpiko Kultur Etxea.

Gogoratu plaza mugatuak izango direla lekua bermatu ahal izateko. Horregatik, parte hartu nahi duten herritarrek aurretik eman beharko dute izena bide hauetako bat erabiliz:

  • Aurrez aurre: Bikuña Kiroldegian.
  • Posta elektronikoz: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Udaletik herritarrak animatu nahi ditugu saio hauetan parte hartzera, beren elikadura ohiturak hobetzeko tresna erabilgarriak ezagutu ditzaten.