Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

'Agertotxo Pirata' dokumentala Legazpin, maiatzaren 28an

2026/05/24
'Agertotxo Pirata' dokumentala Legazpin, maiatzaren 28an

Datorren maiatzaren 28an hitzordu berezia duzue Legazpiko kultur etxean.  Ander Txakartegi “Txaka” berritxuarra 2015az geroztik kirola eta elkartasuna uztartzen dituzten egitasmoak aurrera eramaten diardu eta Helmugak proiektu solidarioaren sustatzailea da. “Kirola eta natura, euskara eta pertsona” helburu bezela izateaz gain, Agertxo pirata dokumentala aurkeztera dator.

Zer kontatzen du dokumentalak?

Istorio hau 2020an hasi zen, Txakak Helmugak proiektuaren bidez Agerri, leuzemia zuen hiru urteko mutikoari, laguntzea erabaki zuenean. Kirola, natura eta elkartasuna uztartuz, Euskal Herriko 7 hiriburuak eta kostalde osoa lotu zituen 600 kilometro bizikleta gainean eginez. Aspanovas elkarteari laguntzeko funtsak biltzeko.

Lekua: Legazpiko kultur etxea
Eguna: Maiatzak 28, osteguna
Ordua: 18:30ean

Ager 2021ean hil zen arren, bere izpirituak eta proiektu honek bizirik diraute, minbizia duten haurrei eta haien familiei laguntzen jarraitzeko asmoarekin. Txakak dioen bezala: "Dirua ez da guztia. Norbaitek proiektua ezagutu eta laguntzea lortzen badut, nahiko da niretzat".

Zatoz eta babestu proiektu solidario hau!