Eltxo tigrearen detekzio kanpaina Legazpin

Iaz bezala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eltxo tigrearen presentziari buruzko azterlan bat egiten ari da Legazpin. Horretarako, hainbat tranpa jarri ditu udalerriko toki desberdinetan.
Iazko kanpainan ez zen tigre eltxoa topatu Legazpin, baina adi egon behar dugu azken urteotan, eltxoa hainbat udalerritan hedatu eta ezarri delako, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan.
Hainbat gaixotasun transmititzen dituen eltxoa denez, garrantzitsua da ugaltzea prebenitzea.
Dokumentu honetan eltxo honen ezaugarriei buruzko informazio gehiago duzu, zer egin dezakegun eltxoaren agerpena prebenitzeko eta zer egin behar dugu ziztatzen bagaitu.
ELTXO TIGREAREN PREBENTZIOA
INFORMAZIO GEHIAGO
Garrantzizkoa: Lagun iezaguzu bere banaketa ezagutzen. Eltxo tigre bat ikusten baduzu, atera argazki bat eta bidali: APP HONETARA