Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

BostOK Umorezko bakarrizketak euskaraz, otsailaren 21ean, Latxartegi Aretoan

2026/02/05
BostOK Umorezko bakarrizketak euskaraz, otsailaren 21ean,  Latxartegi Aretoan

Euskarazko Bakarrizketen txanda izango da  Latxartegi Aretoko ikuskizunen programan otsailean. BostOK en saioa izango da gazte eta helduen gozagarri.

Ez, umorek euskaraz ez darama “h”rik.

Badira ikuslea pertsona hobe eta jantziago bat bilakatzen duten kultur ikuskizunak, zeinetan gogoeta sakon baten poderioz, bertaratzen den jendearen arimak gailentasun goren bat erdiesten duen. 

Nabarmen , bostok! ez da horren adibide. Aitzitik, oso litekeena da emanaldiaren ondoren ikusleak lehen baino lotsagabeago irtetea. Eta umoretsuago ere bai (bai, umorek euskaraz ez darama “h”-rik). 

Izan ere horixe da bostok! Bost umoregilek Ondutako Klima. Bueno, eta bost izan eta “OK” izenburuan eramateak ere bibra ona eman zezakeela ere pentsatu genuen.

Ander Malbadi, Esti Curiel, Asier Galarza, Maria Blanco eta Manex Astigarraga dira Bostok! eko Bostak! 

Estik ingelesari dion gorrotoa, Manexen intsektuekiko filia, Asierrek dentistarekin duen harremana, Mariak duen tipula klase propioa edota Malbadik euskal kulturaz duen jakintza sakona ezagutu nahi badituzu, gerturatu saioa ikustera.

SARREREN ONLINE AURRE-SALMENTA

Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan, aretoko leihatilan. 
Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.