Urbeltz pilotalekuko taberna-kafetegia ustiatzea eta atezaintza zerbitzua emateko zerbitzuaren kontratazioaren irekiera

Urbeltz pilotalekuko taberna-kafetegia ustiatzea eta atezaintza zerbitzua emateko kontratuaren epea amaitu ondoren, Legazpiko Udalak beste lizitazio bat argitaratu du.
Kontratazioaren xedea da Urbeltz pilotalekuko taberna-kafetegia ustiatzea eta atezaintza zerbitzua ematea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen legeria kontuan hartuta eta kontratu-izaera izango duen espedientean agertzen den dokumentazioarekin bat etorriz.
Emakida horretan ondorengo zerbitzuak sartuko dira:
- Taberna-kafetegia ustiatzea.
- Lehen solairuko komunak, behe-solairuko aldagelak, behe-solairuko komunak, harmailak, lehen solairuko balkoia, pasabideak, larrialdietarako irteera, biltegia, komun publikoak, taberna eta kantxa garbitzea.
Urbeltz pilotalekua ireki eta ixtea. Taberna, ostalaritzako establezimenduei aplikatzen zaien Araudi orokorrean ezarritako egunetan eta orduetan irekiko da.
Legazpiko Udalak esleipendunaren esku utziko du ezinbesteko ekipamendu eta tresneria, aipatu zerbitzua presta dezan.
Ekipamendua, altzariak eta lanabesak kontratuaren zati izango dira.
Kontratistak hilean gutxienez 593 euroko kanona ordaindu beharko du alokairu gisa, eta gorantz hobetu ahal izango du.
Kontratuaren iraupena edo gauzatzeko epea 2 urtekoa izango da, eta beste 2 urtez luzatu ahal izango da.
Eskaintzak Sektore Publikoko Kontratazio plataformaren bidez aurkeztu behar dira eta uztailaren 6ra arte aurkez daitezke.
Kontratazioaren Baldintza Administratibo eta Teknikoen Agiriak Ikusi