Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udal egutegiko lehiaketa - apirileko irabazlea

2026/05/22
Udal egutegiko lehiaketa - apirileko irabazlea

Apirileko hitz ezkutua: LOTURA
 
Hilabete honetan 95 erantzun jaso dira, guztiak zuzenak izan direlarik.

Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea NEREA MADINA izan da. 

Urteko hamabi hilabeteetan zehar, kirolak eta osasun mentalak bat egiten dute 2026ko egutegian. Legazpin egiten den jarduera fisikoaren hainbat adibide erakusten dituzten argazkiez gain, horietako bakoitzaren onurak ezagutzeko esaldiak ere aurki ditzakegu.

Hilabeteari dagokion argazkiak eta esaldiak pista bat emango dizuete, eta ezkutuko hitza asmatu beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean aurkituko dituzue erantzun guztiak, lagungarri izango direnak.

Pentsatu, eman buelta bat eta ASMATU!

Hemen maiatzeko hitz ezkutua:

Asmatu eta 50 €-ko bonu baten zozketan parte hartuko duzu.

BIDALI ZURE ERANTZUNA