Udako ordutegiak Legazpiko udal zerbitzuetan
2026/06/26

Uda garaia dela eta, uztailaren 1etik aurrera aldaketak egongo dira herriko udal zerbitzuen ohiko ordutegietan. Jarraian duzue zerbitzuz zerbitzuko informazio zehatza, uztaila eta abuztua bitarteko plangintza antolatu ahal izateko:
KULTUR ETXEA
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, Kultur Etxea eta bertan biltzen diren zerbitzu guztiak itxita egongo dira arratsaldez. Irailaren 1ean itzuliko gara ohiko ordutegiekin.
- Harrera: Uztailean goizez egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara. Abuztuan itxita egongo da.
- Udal Liburutegia: Uda osoan irekita egongo da goizez, 10:00etatik 14:00etara (uztailean zein abuztuan, irailaren 1era arte).
- KZgunea: Uztailean goizez irekiko du: 09:00etatik 13:00etara begiralearekin, eta 13:00etatik 14:00etara begiralerik gabe. Abuztuan itxita egongo da.
- Gazteentzako Informazio Bulegoa (GIB): Uztailean goizez egongo da irekita, 11:00etatik 13:00etara. Abuztuan itxita egongo da.
- Nerabeentzako Zerbitzua:
- Uztailaren 17ra arte udako jarduerak egingo dira.
- Uztailaren 22tik abuztuaren 30era bitartean zerbitzua itxita egongo da.
BIKUÑA KIROLDEGIA ETA IGERILEKUAK
Uztailaren 1etik (asteazkena) abuztuaren 31ra arte, kiroldegiak eta igerilekuek udako ordutegia izango dute.
- Uztailean: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara; larunbat eta igandeetan 09:00etatik 21:00etara.
- Abuztuan: astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara. Legionela tratamendurako itxiera: abuztuaren 10etik 15era (biak barne) kiroldegia itxita egongo da mantentze lanak egiteko.
- Igerilekuak eta Solariuma: Kanpoko igerilekua uztailan eta abuztuan 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Solariuma, berriz, irailaren 15era arte egongo da irekita (hori barne).
GIZARTE ZENTROA ETA TABERNA
- Gizarte Zentroa: Uztailean astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 20:30etara eta asteburuetan 11:00etatik 20:30etara. Abuztuan, aurrerago jakinaraziko da.
- Taberna: aurrerago jakinaraziko da.
UDAL EUSKALTEGIA
- Uztaila: Ikastaroak eta idazkaritza goizez egongo dira erabilgarri, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
- Abuztua: Zerbitzua itxita egongo da hilabete osoan.