NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko ekaineko hitzordu guztiak bete dira
2026/06/01

Maiatzaren 25ean ireki zen ekainaren 8an eta 22an NANa eta Pasaportea Legazpin tramitatzeko hitzordua hartzeko aukera eta, dagoeneko, hitzordu guztiak hartu dira.
Zerbitzuak izan duen harrera ona aintzat hartuta Udala Gobernu Ordezkariordetzarekin harremanetan dago datozen asteetan beste data bat zehazteko aukera aztertzen.