Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Martxan da Legazpiko 2026ko Kulturen Arteko Egunaren antolakuntza

2026/05/21
Martxan da Legazpiko 2026ko Kulturen Arteko Egunaren antolakuntza

Legazpiko Udala eta Hotz Legazpi martxan jarri gara eta lehenengo bilera irekira gonbidatzen zaituztegu, aurtengo jaialdia diseinatzen hasteko. Egun hau borobila izatea nahi dugu, eta hori lortzeko, zure ideiak eta parte-hartzea ezinbestekoak dira!

Hona hemen deialdiaren xehetasunak:

  • Eguna: Maiatzaren 26a, asteartea
  • Ordua: 18:00etan
  • Lekua: Kultur Etxea

Zer aztertuko dugu bileran?

  • Aurten zer egin nahi dugu? Ideia berririk, proposamenik edo iradokizunik baduzu, ekarri eta guztion artean baloratuko dugu.
  • Herrialdeen parte-hartzea eta beharrak: Aurten postua jartzeko asmoa duzue? Hala bada, bilerara etortzea eta zer behar duzuen azaltzea eskatzen dizuegu (mahaiak, argindarra, espazio bereziren bat...), dena denboraz koordinatzen hasteko.

Jatorri guztietako legazpiarron ahotsak dira jaialdi hau aberasten dutenak! Zuen zain gaude Kulturen Arteko Eguna guztion artean eraikitzeko.